Aukeratu dute San Andres jaiak iragarriko dituen kartel irabazlea

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Aukeratu dute San Andres jaiak iragarriko dituen kartel irabazlea
ETA KITTO 2019, Urr 23

Ana Salegui donostiarraren “Bertako piperrak” kartelak irabazi du “Sanandresak Eibarren” kartel lehiaketa. Lehiaketaren epai-mahaia Leire Kareagak, Iratxe Unanuek eta Marina Barrenak osatu dute eta, hartutako erabakiaren arabera, 11 eta 14 urte bitartekoen artean Malen Jurado eibartarra (11 urte) izan da irabazlea, “Barazki behia” lanarekin, eta 10 urtera artekoen mailan, berriz, Carla Marron eibartarrak (10 urte) lortu du saria, “Sanandresetako alkondara” kartelarekin. Helduen mailan 27 kartel aurkeztu dira, 11 eta 14 urte bitarteko kategorian 41, eta 10 urtera arteko kategorian, berriz, 25 lan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »