Autotik irten gabeko txertaketa 100 urtetik gorakoei

Autotik irten gabeko txertaketa 100 urtetik gorakoei
2021/02/23 eta kitto!
Bihar hasiko da Euskadin 100 urte baino gehiagokoei bideratutako txertaketa, eta berrikuntza gisa, dosia ibilgailuetatik bertatik jasotzeko aukera egongo da. 

Printzipioz, Eibarko eta Donostiako ospitaleek erabiliko dute formula hori adineko pertsonei Pzifer dosiak inokulatzeko orduan.

100 urtetik gorako 300 pertsona inguru daude Gipuzkoan erroldatuta, eta dagoeneko jaso dute (edo gaur jasoko dute) dagokien osasun-zentrorik deia galdetzen COVID-19aren aurkako txertoa jaso nahi duten ala ez.

Erantzuna baiezkoa bada, beste dei bat jasoko dute Osakidetzako 'call center' batetik, eta bertan adieraziko diete non eta zer ordutan txertatuko dituzten bihartik aurrera. Helburua da 100 urte baino gehiago dituztenen artean, ahal dutenak, behintzat, beren senide edo zaintzaileekin batera joatea aukeratutako txertaketa-puntuetara. Gainerakoak etxean immunizatuko dituzte.

Argazkia: El Correo