Auzoetako dendetan zerbait erosten dutenen artean 200 erosketa-bonu oparituko dituzte

Auzoetako dendetan zerbait erosten dutenen artean 200 erosketa-bonu oparituko dituzte
ETA KITTO 2019, Abe 16

Udalak, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren (EMGI) bidez, auzoetako denda txikiak aktibatu eta sendotzeko plana abiatuko du, “saltoki txikien jarduera soziala eta komertziala suspertzeko asmoz” eta, horren barruko neurrietako bat Gabonetan gauzatuko da: Ipurua, Urki, Jardiñeta, Legarre, Eibarko ekialdea eta Amaña auzoetako berrogei saltoki inguruk txartelak emango dizkiete abenduaren 16tik 20ra erosketak egiten dituzten bezeroei eta barixakuan saltoki bakoitzak 100 euroko bost bonu zozketatuko ditu bezeroen artean. Zenbateko hori abenduaren 23tik 31ra bitartean bonua eman dion dendan bertan gastatu beharko da. Ekimenaren aurrekontua 20.000 eurokoa da eta Udalak finantzatuko du osorik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »