Azken euskaldunaren istorioa antzeztuko dute gaur Tartean Teatroa konpainiakoek

Azken euskaldunaren istorioa antzeztuko dute gaur Tartean Teatroa konpainiakoek
ETA KITTO 2019, Urr 25

Gaur taularatuko dute Tartean Teatroa konpainiakoek “Ghero” antzezlana Coliseoan, 20:30ean. Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira sortutako lan honen trama 3.000 urtean hasten da: ospitale batean, azken euskalduna hil egiten da. Eta berarekin milaka urtetan biziraun duen hizkuntza. Hilzorian dagoen euskalduna zaintzen ari den mediku gaztea amaiera honen lekukoa izango da. Jokin Oregik zuzenduta, taula gainean Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Mikel Losada eta Ane Pikaza antzezleek jardungo dute. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »