Bakailao txapelketak eta Eibarko Bakillauaren Kofradixaren batzarrak girotuko dute domeka goiza

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bakailao txapelketak eta Eibarko Bakillauaren Kofradixaren batzarrak girotuko dute domeka goiza
ETA KITTO 2018, Aza 24

Domekan bakailaoa izango da jaun eta jabe. Batetik, 11:00etatik aurrera, Udalak antolatzen duen XXVI. Bakailao Txapelketa “San Andres saria” jokatzen hasiko da Untzagan, karpan. Aurten 36 bikotek jardungo dute lehian, bakailaoa pil-pil eran prestatzen.
Eta txapelketa hasi eta jarraian, Eibarko Bakillauaren Kofradixiak XXV. Kapitulua ospatzeko prestatu duen programari ekingo diote: Ipur sagardotegian kanpotik etorritako beste kofradietako kideei harrera egin eta gero, 11:30ean hasiko dute Portaleraino joateko kalejira (Untzaga, Calbeton, Bidebarrieta, San Agustin, Errebal, Zuloagatarren, Ifar kale, Bista Eder), txistulariek lagunduta. Ohorezko kideak izendatzeko ekitaldia, berriz, Portaleko areto nagusian izango da, 12:00etan. Aurtengo omenduak Mateo Guilabert, Pedro Iriondo eta Koro Alonso izango dira eta, batzarra agurtzeko, Sostoa abesbatzak emanaldia eskainiko du. Ipur sagardotegian egingo duten bazkariarekin biribilduko dute eguna.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »