Banatu dira 26. Toribio Etxebarria Sariak

Banatu dira 26. Toribio Etxebarria Sariak
ETA KITTO 2016, Uzt 29

Atzo eguerdian eman zituzten ezagutzera 26. Toribio Etxebarria Sarietako irabazleak, Tekniker-IK4k hartu zuen sari-banaketa ekitaldian bertan: edizio honetako sari nagusiak Nebulok-ek (Enpresako ideiak/proiektuak kategorian) eta CounterCraft-ek (Enpresa berria kategorian) eskuratu dituzte eta, horrez gain,  WimbiTek, I+Med, Urkotronik eta Likuid enpresak ere saritu zituzten atzoko ekitaldian:

  •  ENPRESAKO IDEIAK/PROIEKTUAK KATEGORIA

Enpresako ideien/proiektuen saria:
Nebulok (gailu medikoen ikerketa, diseinua eta fabrikazioa, arnas terapien esparruaren barruan).

Sari teknologikoa:
WimbiTek (fauna basatia monitorizatzeko sistemak).

  • ENPRESA BERRIA KATEGORIA

Enpresa berriaren saria:
 Countercraft (zibersegurtasuneko enpresa. Esparru digitalean segurtasun-plataforma bat eskaintzen du, kontrainteligentzia artifizialean oinarrituta).

Sari teknologikoa:
I+Med (medikamentuen kontrolpeko liberaziorako nanohidrogel biopolimeriko injektagarrien ikerketa eta garapena).

Nazioartean hedatzeko laguntzaren saria:
Countercraft (zibersegurtasuneko enpresa. Esparru digitalean segurtasun-plataforma bat eskaintzen du, kontrainteligentzia artifizialean oinarrituta).

  • EIBARKO ENPRESAREN “Iñaki Goenaga” SARIA

Urkotronik (25 urtetik gorako esperientzia duen vending-enpresa, saltzeko makinak eta ostalaritzako makinak saltzen diharduena).

Bikaintasun ekintzailearen “Iñaki Goenaga” saria:
Likuid Nanotek (mintz zeramikoak fabrikatzen ditu eta iragazte-soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, uraren, hondakin-uren eta petrolioaren kudeaketarekin lotutako industria-jardueretarako).

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »