Banatu dituzte San Andresetako II. Argazki Rallyko sariak

Banatu dituzte San Andresetako II. Argazki Rallyko sariak
2016/12/19 eta kitto!
Gaur arratsaldean Topalekuan egindako ekitaldian jaso dituzte sariak Arrate Kultur Elkarteak antolatutako San Andresetako II. Argazki Rallyko irabazleek: txikienen mailan (0-9 urte) lau parte hartzaileei opari bana eman diete; 10-16 urte bitartekoen mailan bost lagunek hartu dute parte eta irabazleak Jon Martinez Agirrebeña (1. saria) eta Ane Luengo (2. saria) izan dira; eta 17-64 urte bitartekoen mailan, berriz, zazpi lehiakidek jardun dute eta irabazleak Fernando Retolaza (1. saria) eta Einer Rodriguez (2. saria) izan dira. 65 urtetik gorakoen mailan, bestalde, ez da inor parte hartzera animatu. Sariak banatu aurretik bideo-emanaldian ikusi ahal izan dira San Andres egunean egindako argazkiak.

img_7708 img_7709 img_7710 img_7711img_7707