Torrekuako parkeak hartu zituen Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak

Torrekuako parkeak hartu zituen Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak
ETA KITTO 2021, Mar 02

Joan den barixaku arratsaldean Torrekuako parkean antolatu zituen …eta kitto! Euskara Elkarteak Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak. Eguraldia lagun primeran pasatu zuten etxeko txikiek begiraleek prestatutako jolasekin: “Xagu txiki, xagu maite”, “Bat, bi, hiru karabin karaba”… Motz gelditu zitzaien ordubetea, jolas gehiago egiteko gogoz gelditu ziren. Bada, uda aurretik beste pare bat saio egingo dira: apirilaren 16an Txaltxa Zelaiko kiosko inguruan eta apirilaren 23an Urkizuko parkean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »