Barixakuan zabalduko dute Deporreko argazkilarien erakusketa kolektiboa Portalean

Barixakuan zabalduko dute Deporreko argazkilarien erakusketa kolektiboa Portalean
2018/12/05 eta kitto!
Abenduaren 7an, 19:00etan zabalduko dute “Paisaia” izenburuko argazki erakusketa Portalean. Klub Deportiboko Argazki Taldeko kideen eskutik urtero egiten den erakusketa kolektiboan taldeko hainbat kideren lanak ikusteko aukera izango da. Oraingoan parte hartzera animatu diren argazkilariak Oscar Baglietto, Jose Vila, Jose Luis Irigoien, Bakarne Elejalde, Jose Ignacio de Castro, Juan Antonio Palacios, Pedro Arriola, Jose Valderrey, Enrique Lorenzo, Zigor Astigarraga, Fernando Retolaza, Juan Manuel Lucena, Enrique Albistegi, Virginia Arakistain, Fernando Alonso, Einer Rodriguez, Mikel Urionaguena, Silvia Tardio, Estrella Tardio, Josean Carbajo, Fernando Solana eta Federico Cuenca dira. Urtarrilaren 5era arte egongo da ikusgai, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.