Baserrietara doako bisita gidatuak antolatu dutuzte Debabarreneko Aste Ekologikoaren harira

Baserrietara doako bisita gidatuak antolatu dutuzte Debabarreneko Aste Ekologikoaren harira
2019/09/23 eta kitto!
Atzo goizean Untzagan egindako Azoka Ekologikoak ekin dio Udalak, Debemen eta Biolur elkarteekin batera antolatutako Debabarreneko VIII. Aste Ekologikoari. Egitarauaren barruan, baserrietara doako bisita gidatuak antolatu dituzte eta lehen irteera mihar (martitzena) izango da, 18:00etan: parte hartzera animatzen direnak Elgoibarko Txillarre baserrira joango dira, hango baratzezaintza ekologikoa bertatik bertara ezagutzera. Eta bigarren irteera eguenean egingo da, 18:00etatik aurrera: izena ematen dutenek Eibarko Itturrua Goikoa baserrira joango dira, hango abeltzaintza ekologikoa gertutik ikusi eta horri buruzko azalpenak jasotzera. Batean zein bestean parte hartu nahi izanez gero aurretik izena eman beharra dago, Biolur elkarteko 943761447 telefono zenbakira deituta. ATZOKO AZOKAKO ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN IKUS DITZAKEZUE.