Beleko tabernak irabazi du XVI. Eibarko Pintxo Lehiaketa

Beleko tabernak irabazi du XVI. Eibarko Pintxo Lehiaketa
2019/11/24 eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak, Udalaren eta Eibar Merkataritza Gune Irekiaren laguntzarekin antolatutako XVI. Eibarko Pintxo Lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte. Epaimahaia Ruben Etxaniz, Unai Magunazelaia eta Josu Gimenezek osatu dute eta, pintxo guztiak probatu eta gero, honako sariak ematea erabaki dute:

- Pintxo onenari saria BELEKO tabernak irabazi du "Txarritzinni" pintxoarekin, "zaporeen artean urratsez urrats jolasteko eskeintza borobiltzeagatik".

- Bertako produktuekin egindako pintxo onenari saria, berriz, KULTU tabernak eskuratu du, "Gure ortutxoa" pintxoarekin, "ohiko plater bat, menestra, pintxora eramateko proposamenean asmatzeagatik".

- Eta Amañako JAN ETA EDAN tabernak bi sari eraman ditu "Al tuntun" pintxoarekin: publikoaren saria (aurtengo lehiaketan 3228 bezerok eman dute botua guztira) eta, horrez gain, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du "zaporeen bizitasuna eta hauek elkarren artean josi eta osagarritzeko gaitasunagatik".

Sariak azaroaren 30ean, San Andres Azokako sariekin batera banatuko dituzte.