Berbalagunek afarimeriendarekin agurtu dute ikasturtea

Berbalagunek afarimeriendarekin agurtu dute ikasturtea
2022/06/17 eta kitto!
Talde ezberdinetako kideak elkartuta, esperientziak partekatzen eta giro ezin hobean; horrela esan diote agur aurtengo ikasturteari berbalagunek. Joan den eguenean elkartu ziren hogeita bost bat berbalagun, Urkizu inguruan, afarimerienda baten bueltan. Urte osoan euskara praktikatzen egin duten lana handia izan da eta neurri bereko ekintzarekin eskertu nahi izan die ...eta kitto!-k  ikasturtean egin duten esfortzua. Urritik aurrera berriro jarriko dira martxan Berbetan programaren mintzapraktika-taldeak.



berbalagunak 1 berbalagunak 2 berbalagunak 4