Berbetan egitasmoa aurkezteko jaia egingo dute bihar Ipuruan, 17:00etatik aurrera

Berbetan egitasmoa aurkezteko jaia egingo dute bihar Ipuruan, 17:00etatik aurrera
2019/09/23 eta kitto!
Primerako arratsaldea pasatu zuten barixakuan Eibarko Bizikleta Plazan, …eta kitto! Euskara Elkarteak Berbetan programaren ikasturte berria aurkezteko antolatu zuen jaialdian: eskulan-tailer eta puzgarriekin hasi zuten arratsaldea eta, ondoren, Arima Diskofestak dantzan ipini zituen haur eta nagusiak (ARGAZKI ALBUMA GURE MEDIATEKAN DAGO IKUSGAI). Aste honetan auzorik auzo ibiliko dira Berbetan aurkezten: bihar (martitzena) Ipuruan, Ipur taberna kanpoan egongo diraetzi (eguaztena) Urkin, Cepa taberna parean eta barixakuan, berriz, Urkizuko parkean. Hiru egunetan 17:00etan hasita umeentzako jolasak eta txokolatada egongo dira.