Berogailu batek eragin du Bittor Sarasketa kaleko kea

Berogailu batek eragin du Bittor Sarasketa kaleko kea
2019/02/05 eta kitto!
Arratsaldeko 18:30ak aldera Bittor Sarasketa kaleko Beistegi eraikinetik kea irtetzen zela ikusita eta erre usaina zegoenez, suhiltzaileei abisua eman diete, eraikinean sua piztu dela pentsatuta. Hala ere, zorionez ez da ezer larririk gertatu: lekukoek adierazi dutenez, Musika Bandakoek entsaioetarako erabiltzen duten lokalean "pellets" berogailua piztera joan direnean horrek eztanda egin du eta horrek eragin du kea. Hala ere, badaezpada suhiltzaileek dena ondo dagoela baieztatu behar zuten, joan aurretik.

sua 4 sua 3 sua 2