[BIDEOA] #Eibarrenbadakagu kanpainan parte hartu dutenen bideoa

[BIDEOA] #Eibarrenbadakagu kanpainan parte hartu dutenen bideoa
2020/04/18 eta kitto!
Bi aste hauetan asko izan zarete #Eibarrenbadakagu kanpainarekin bat egin duzuenak eta are gehiago #nikEibarrengastaukot leloarekin argazkia atera eta bidali duzuenak. Mundialak zarete!

Kanpainan parte hartu duten establezimenduen bideotxo bat prestatu dugu gure indar eta babes osoa helarazteko asmoarekin. Eutsi!

https://youtu.be/IU_enZXh_N4

Gure herriko merkataritza sustatzeko neurriak hartu ditugu eta aldizkariaren bitartez ezagutuko duzue laster. Bien bitartean herritarrak animatu nahi ditugu #nikEibarrengastaukot kanpainarekin bat egin  eta argazkiak (horizontalean) normalizazioa@etakitto.eus helbidera bidali ditzaten. Denok elkarrekin lortuko dugulako! Aupa Eibar!