[BIDEOA] Ipurterre Ipuin eta gutun lehiaketako sari banaketa

[BIDEOA] Ipurterre Ipuin eta gutun lehiaketako sari banaketa
2021/05/24 eta kitto!
Aurreko asteazkenean eman ziren Ipurterre Ipuin eta Gutun lehiaketako sariak. Eibarko ikastetxeekin elkarlanean …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen lehiaketak XXVII. edizioa bete du aurten. LHko eta DBHko ikasleei zuzendutako lehiaketa da eta aurten 1.000 ipuin inguru jaso dira.

Arrate Kultur Elkartean banatu ziren sariak eta ekitaldia girotzeko Tor magoa etorri zen beste behin ere Eibarrera, eta aho bete hortz utzi zuen bat baino gehiago bere trikimailuekin.