[BIDEOA] Odei Jainaga eta beste hainbat kirolari euskaldunekin entrenatzeko aukera ematen du Euskal Kirolarik

[BIDEOA] Odei Jainaga eta beste hainbat kirolari euskaldunekin entrenatzeko aukera ematen du Euskal Kirolarik
2020/03/31 09:23
eta kitto!
Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak etxean entrenatzeko hainbat proposamen eskaini ditu Euskal Kirolari webguneak jasotako bideoan. Jainagak egin bezala, beste hainbat euskal kirolariren proposamenak jaso ditu Euskal Kirolari ekimenak eta astean hiru aldiz (astelehenean, eguaztenean eta barixakuan) bideoak igoko ditu sare sozialetara (YouTube, Facebook, Twitter, Instagram). Kirola etxean eta euskaraz egiteko aukera izango da.

Ibai Gomez eta Luca Sangalli foballariak, Lide eta Amaia Erbina eta Julen Goia errugbilariak, Mikel Landa txirrindularia, Iñi Vicens prestatzaile fisikoa, Saioa Agirre gimnasta, Ondiz Lekubarri arraunlaria, Leticia Canales surflaria eta Esther Fernandez yoga irakasleak izango dira, besteak beste, Euskal Kirolarik partekatuko dituen bideoen protagonistak.

https://www.youtube.com/watch?v=SCmo70Ayd4Q&feature=youtu.be