Maltzaga eta Azitain arteko bidegorria itxi dute, harriak erortzeko arriskuagatik

Bidegi enpresak beharrezko konponketa-lanak egingo ditu datozen egunetan, eta, ondoren, bidea berriro zabaltzea espero da.
Maltzaga eta Azitain arteko bidegorria itxi dute, harriak erortzeko arriskuagatik
2026/09/22 09:59
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Maltzaga eta Azitain arteko bidegorria itxi dute, harriak erortzeko arriskua dela eta. Eibarko Udalak gaur, irailak 22, eman du itxieraren berri.

Udalak jakinarazi duenez, Bidegi enpresak beharrezko konponketa-lanak egingo ditu datozen egunetan. Lanak amaitutakoan bidegorria berriro zabaltzea espero da.