Tor magoa oso ezaguna dugu Eibarren, eta, zer esanik ez, …eta kitto! Euskara Elkartean. Izan ere, azkeneko urteetan, sarri etorri zaigu bere trikimailuak erakustera: Ipurterre ipuin lehiaketako sari-banaketa ekitaldira, Gurasoak Berbetan egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdira…, eta beti uzten gaitu aho zabalik!
Egunotan berriz ere izan dugu gure artean, baina, jakina, alarma-egoerak hala behartuta, online etorri zaigu. Gurasoak Berbetan egitasmoko familiei eskaini die magia-saio zoragarria, eurentzat propio egindako ikuskizuna izan da, baina joan den ostiralaz geroztik edonork ikus dezake.
Sartu eta gozatu Tor magoaren trikimailuekin!