Bideokonferentziak egiteko hain ezagunak ez diren plataformak aurkezteko bideoa prestatu dizuegu

Bideokonferentziak egiteko hain ezagunak ez diren plataformak aurkezteko bideoa prestatu dizuegu
ETA KITTO 2020, Mar 30

Koronabirusaren eraginez orain arte ezagutzen ez genuen konfinamendu, koarentena edo isolamenduari aurre egitera derrigortuta ikusi ditugu gure buruak eta, normala den bezala, horrelako aldaketa bortitzetara egun batetik bestera moldatzea zaila izaten da beti. Hala ere, teknologia berriek etxetik “ihes” egiteko (modu birtualean, jakina) hamaika ate eta leiho zabaltzen dizkigute: informazioa jasotzeko zein hedatzeko, lana etxetik egiteko, familiarekin kontaktuan egoteko… baita koadrilako lagunekin berba egiteko ere! Bideokonferentzia bidez hainbat lagunekin batera aritzea ahalbidetzen duten aplikazio eta plataformen erabilerak izugarri egin du gora. Batzuk oso ezagunak dira eta milaka erabiltzaile dituzte, baina horiek dira onenak? Ala zuentzat askoz egokiagoak izan daitezkeen beste batzuk daude?

Koarentenak derrigortuta, askok aldatu behar izan ditugu gure lanerako moduak eta sormen-ahalmena ere piztu zaio askori: berez …eta kitto! aldizkarirako argazkilari lana egiten duen Malen Jainaga bideoak egitera animatu zaigu eta emaitza ikusgarria izan da, hemen daukazue lehena.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »