[BIDEOTUTORIALA] ...eta kitto! web-orritik irakurtzeko tutoriala

[BIDEOTUTORIALA] ...eta kitto! web-orritik irakurtzeko tutoriala
2020/04/02 eta kitto!
Alarma egoeran gaudenetik ez dugu ...eta kitto! astekaria zuen buzoietan banatzen. Informazioa eskubidea bada ere, argi dugu gure banatzaileen eta herritarren osasuna lehentasunezkoak direla. Hala ere, dakizuen moduan, lanean jarraitzen dugu, zuek informatu eta entretenitzeko asmoz, eta barixakuero paperean jasoko zenuketen alearen PDFa igotzen ari gara gure web-orrira.  Sare sozialen bitartez zabaltzen dihardugu, baina sare sozialik ez dutenekin gogoratuta bideo labur hau prestatu dugu: gure web-orrira  sartuta azkeneko alea (edo nahi duzuena) irakurtzeko aukera izango duzue. Oso erraza da, sartu eta probatu!

 

https://www.youtube.com/watch?v=mVC0mlM2w8A&feature=youtu.be