Bigarren Errepublika aldarrikatu zela 85 urte
                
                    2016/04/14
                    07:54
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Gaurko egunez orain dela 85 urte, 1931ko apirilaren 14an, Eibarren beste inon baino lehen II. Errepublika aldarrikatu zen. Hori gogoratzeko Eibarko Sozialistek 11:30ean bandera igoko dute "Casa del Pueblon" eta jarraian txapligoak botako dituzte Txaltxa Zelaian. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, EH Bilduk eta Ahaztuak 1936-1977 elkartekoen ekitaldia hartuko du Untzagak.


              
