Gaurtik aurrera 2.151 zenbakiak dauka ...eta kitto!ren sanjuanetako otarra irabazteko aukera

Gaurtik aurrera 2.151 zenbakiak dauka ...eta kitto!ren sanjuanetako otarra irabazteko aukera
2021/07/01 eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteak sanjuanetarako prestatu duen otar ederra 2.151 zenbakiaren jabeak eramango du etxera. Ez lehen zenbakia ezta lehen ordezkoa ere agertu ez direnez, bigarren ordezkoak izango du otarra jasotzeko aukera, uztailaren 6ra arte.

Begiratu itzazue boletoak ondo, irabazi dezakezuen saria ez da-eta makala. 500 euroko balioa dauka otarrak eta horrela dago osatuta: 200€ Eibar Merkatalgune Irekiak (Eibarko dendetan gastatzeko); 60€ Mugika Harategiak; 60€ Otegi Harategiak; 60€ Arregi Domínguez Arraindegiak (Bidebarrieta); 60€ Arregi Domínguez Arraindegiak (Ego-Gain), eta 60€ …eta kitto! Euskara Elkartearen produktuetan.