Bigarren urtez jarraian San Blas opilak egin dituzte Gasteizen

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bigarren urtez jarraian San Blas opilak egin dituzte Gasteizen
ETA KITTO 2019, Ots 01

Gasteizen bizi diren eibartarrak iaz hasitako bideari jarraitu diote aurten ere eta, Mamia okindegi-eskolarekin elkarlanean, San Blas opilak egiten ibili dira. Esan digutenez, “lehen saiakera iazkua izan zen eta, Pili Izaga eta Alberto Gomezen laguntasunarekin eta Artepaneko Txema Pascualek eta Antxeta Knörr Rekondok erakutsitako gogoarekin, arrakasta ziurtatuta dago. Eta, jakina, Eibar Gasteiz Elkarteak bere bedeinkapena emateko aukerarik ez zuen galdu nahi izan”.

Sin título-120190229 San Blas de Eibar en Mamia (8) 20190229 San Blas de Eibar en Mamia (7)

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »