Bihar abiatuko da Eibarko Tabernarien Arteko “San Andres Saria” XVI. Pintxo Lehiaketa

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar abiatuko da Eibarko Tabernarien Arteko “San Andres Saria” XVI. Pintxo Lehiaketa
ETA KITTO 2019, Aza 18

Bihar hasiko da Eibarko Tabernarien Arteko “San Andres Saria” XVI. Pintxo Lehiaketa. Arrate Kultur Elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren, Eibarko Udalaren eta ostalarien laguntzarekin antolatutako lehiaketarako 20 tabernak eman dute izena oraingoan: Anardi, Aterpe, Baisi, Baratze Gourmet, Birjiñape, Boulevard, Chido, Foxtter, Hirurok, Ipur sagardotegia, Jan eta Edan, Kontent, Koxkor, Kultu, O’hara, Oishi, Slow, Beleko, Meson La Extremeña eta Trinkete. Hiru egunetan (martitzen, eguazten eta eguenean) jokatuko da lehiaketa aipatutako tabernetan eta bakoitzak bere proposamena bezeroek jateko moduan eskaini beharko du. Bezeroek, bestalde, pintxoak jan eta puntuatzeko aukera izango dute eta, amaieran, botua eman duten guztien artean opariren bat zozketatuko dute antolatzaileek.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »