Bihar amaituko da Aratosteetako kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea

Bihar amaituko da Aratosteetako kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea
2020/01/16 18:06
eta kitto!
Urtero bezala, aurten ere Aratosteetako kartel lehiaketaren deialdia egin du Udalaren Kultura Batzordeak. Kartelerako gaia zein koloreak norberaren aukerakoak izango dira, baina derrigorrez azaldu beharreko testua “Aratosteak Eibarren 2020” da. Irabazlearentzat 600 euroko saria emango dute. Kartelak aurkezteko epea urtarrilaren 17ra artekoa da, Pegoran (elektronikoki ala presentzialki) eta informazio gehiago eskatzeko ere bertara jo daiteke.