Bihar goizean banatuko dituzte 27. Toribio Etxebarria Sariak, Tekniker Fundazioaren egoitzan

Bihar goizean banatuko dituzte 27. Toribio Etxebarria Sariak, Tekniker Fundazioaren egoitzan
2017/07/11 eta kitto!
Bihar izango da 27. Toribio Etxebarria Sariak banatzeko ekitaldia, 11:00etan Tekniker Fundazioaren egoitzan eta, besteak beste, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua eta Miguel de los Toyos alkatea han izango direla aurreratu dute. Manuel Varela SILOko zuzendariak, bestalde, «Erosketa publiko berritzaile lehiakortasunerako motor bezala» konferentzia eskainiko du ekitaldian. Epaimahaiak hamar finalistak, bosna kategoria bakotitzean hautatu ditu, sarietara aurkeztu diren 31 hautagaitzen artean: KirolDna, Naiz Fit, Lagundu ID, Ingenious Membranes eta Blackbinder («Ideiak eta proiektuak» kategorian) eta Oreka Training, Addilan, HWS, Prospero Biosciences eta Home («Enpresa Berria» kategorian). Irabazleak biharko ekitaldian emango dituzte ezagutzera.