Bihar banatuko dituzte 28. Toribio Etxebarria Sariak, 11:00etan Teknikerren hasiko den ekitaldian

Bihar banatuko dituzte 28. Toribio Etxebarria Sariak, 11:00etan Teknikerren hasiko den ekitaldian
2018/07/17 eta kitto!
Bihar goizean, 11:00etan banatuko dituzte 28. Toribio Echevarria Sariak, Teknikerrek hartuko duen ekitaldian. Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak antolatutako ideia eta proiektu ekintzaileen lehiaketa arlo honetan Euskadi mailan egiten direnen artean garrantzitsuena da eta irabazleak, 10.500 euro eskuratzeaz gain, aholkularitza eta prestakuntzara bideratutako beste zerbitzu batzuk ere jasoko ditu. Edizio honetan, gainera, bi sari berezi (bakoitza 5.250 eurokoa) banatuko dira, lehiaketako kategoria bakoitzean finalista geratzen den edo saria jasotzen duten Eibarko proiektuentzat. Bestalde, nahi izanez gero, 28. Toribio Echevarria Sarien banaketa ekitaldia zuzenean ikusteko aukera izango da, Eibarko Udalaren webgunean ("Zure intereseko gaiak" atalean). Jarraian, edizio honetako finalistak dauzkazue:

FINALISTAK 2018


- Enpresa ideiak/proiektuak kategoria

Emotion Dynamics

Naru Intelligence

Polimerbio

SpermSelect

Immersia

- Enpresa berria kategoria

CIN Advanced Systems

Cyber surgery

Vixion Connected Factory

Kookite