Bihar eguerdian banatuko ditugu 25. Eibarko Kirol Sariak Coliseo antzokian

Bihar eguerdian banatuko ditugu 25. Eibarko Kirol Sariak Coliseo antzokian
ETA KITTO 2019, Abe 30

Abenduaren 31n, martitzenean, …eta kitto! astekariak antolatzen duen Eibarko Kirol Sarien 25. edizioak hitzordua izango du Eibarko kirol munduarekin. Coliseoan, eguerdiko 12:00etan hasiko den ekitaldian, kirol-modalitate bakoitzean izendatutako kirolariek euren saria jasoko dute. Modalitateei dagokienez, 29 sari banatuko dira eta, horiez gain, sustapen saria, euskarakoa eta ohiko sari berezia izango dira. Guztira, beraz, 32 sari. Eibartarroi ekitaldira joateko gonbitea egiteaz gain, parte hartu duten kirol talde guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Zorionak irabazleei! Eta baita gure herriko kirol-taldeei ere, urte guztian egiten duten lanarengatik.

Eibarko Kirol Sarien XXV. edizioko sarituak:

– Sari Berezia: Markel Susaeta.

– Euskera Saria: Carmen Baroja.

– Arku tiraketa: Mertxe Gil.

– Arrauna: Ane eta Nerea Ziaran.

– Atletismoa: Garoa Magunazelaia.

– Automobilismoa: Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberria.

– Errugbia: Gaizka Arrizabalaga.

– Eskia: Xabier Uriguen.

– Eskubaloia: Axier Gisasola.

– Foballa: Marta Lopez de Gereñu.

– Gimnasia Erritmikoa: Senior Taldea (Alaitz Aranbarri, Nahia Arguiz, Arrate Baroja, Jennifer Hernandez eta Maddi Teran).

– Golfa: Alberto Egiazu.

– Herri kirolak: Agustin Arruti “Landarbide”.

– Hiru Txirlo: Oskar Urkia.

– Igeriketa: Maite Barruetabeña, Jon Osa, Roke Etxeberria eta Ekhi Zubiaurre.

– Judoa: Eider Alberdi.

– Jugger: Rousse Garcia.

– Karatea: Rodrigo Ibañez.

– Mendia: Kalamua Korrikalari Taldea.

– Pilota: Luis Alberto Narbaiza.

– Saskibaloia: Fernando Valenciano.

– Silbestrismoa: Pedro Carballo.

– Squash: Iratxe Gimenez.

– Tenisa: Manu Sanchez.

– Tiro Olinpikoa: Ander Sukia.

– Triatloia: Adur Juaristi.

– Txakurkrosa: Sonia Dominguez.

– Txirrindularitza: Mikel Perez de Obanos.

– Waterpoloa: Miren Urizar / Senior.

– Wu-Shu: Geaxi Moreda.

– Xakea: Oier Garcia.

– Sustapena: Hierros Servando.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »