Bihar goizean argindarra eten egingo dute Santaines eta Argatxako hainbat puntutan

Bihar goizean argindarra eten egingo dute Santaines eta Argatxako hainbat puntutan
2019/01/30 eta kitto!
Iberdrolak Eibarko Udalari jakinarazi dionez, bihar (eguena, urtarrilak 31) goizean, 09:00etatik 12:00etara, hornidura elektrikoa eten egingo dute Santaines eta Argatxa inguruan, honako tokietan:

  • Santaines kalea 14, 2. behea

  • Santaines kalea, 8-6 ezkerra

  • Santaines kalea, 10, 3. behea

  • Argatxa jardiñak, 3, 2. behea

  • Santaines kalea, 10, behea


Hortaz, biharko argi mozketak zuzen-zuzenean eragingo die ere inguruko ikastetxeei. Hori dela eta, Udalak argi mozketaren ordutegia aldatzeko ahalegin guztiak egin ditu, baina Iberdrolak horrelakorik ezin duela egin adierazi die. Mozketa gaur egun eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzeko egingo dutela gaineratu dute. Era berean, zerbitzua aurreikusitakoa baino lehen berriz martxan ipintzea gerta daitekeela ere esan dute. Herritarren zerbitzurako telefono zenbakia (24 ordu) ondorengoa da: 900 171 171.