Bihar goizean trafiko mozketak egingo dituzte Aldatzen, igogailuaren pasabidea hormigoitzeko

Bihar goizean trafiko mozketak egingo dituzte Aldatzen, igogailuaren pasabidea hormigoitzeko
2019/02/14 eta kitto!
Bihar (barixakua, otsailak 15) trafiko mozketak egingo dituzte Aldatze kalean, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean San Juan-Aldatze inguruan egiten ari diren igogailuaren pasagunean hormigoia bota behar dutelako. Lanean ari diren bitartean, gidariei errepide mozketen berri emateko langile bat egongo da Jardiñeta kalean, saihesbidearen sarreran, beste bat institutuaren parean eta hirugarren bat Pagaegi kalean.