Bihar hasiko dira proiekzioak Ikusentzunezko Asterik eibartarrenean

0    Berriak, Kultura 
Silbia
Bihar hasiko dira proiekzioak Ikusentzunezko Asterik eibartarrenean
02 Uzt
12:51

Aurten ere uztaileko gauak girotzeko proiekzioak antolatu dituzte Arrate Kultur Elkartekoek. Ikusentzunezkoen Astearen barruan hiru egunetan, uztailak 3, 4 eta 5ean izango dira saioak, 22:30ean San Andres elizako klaustroan. Betiko moduan, proiekzioetan erakutsiko dituzten lanak estilo ezberdinetakoak izango dira, agertuko diren tokiak ere batetik bestera aldatzen joango dira eta landutako gaietan ere aniztasuna da nagusi. Baina aurreko edizioekin alderatuz gero, aurtengo egitarauak badu du berezitasunik eta, gainera, horrek sortzen du lan guztien arteko lotura, ikusentzunezko guztiek duten komuneko ezaugarria: oraingoan, egitaraua osatzeko aukeratu dituzten lan guztiak eibartarrek egindakoak dira. Ikustera joateko arrazoi bat gehiago, beraz.

– UZTAILAK 3

PEDALÓ. 2016. Saiakera/ abentura dokumentala. [72 minutu]

Juan Palacios (Eibar)

pedalo

Zuzendaria: Juan Palacios
Argazkia: Juan Palacios
Soinua: Juan Palacios
Muntaia: Juan Palacios
Gidoia: Juan Palacios
Ekoizleak: Juan Palacios eta Patricia Sagués

SINOPSIA

Zinemagile hasiberri bat hiru laguni segika dabil bidaia nautiko surrealista batean. Bigarren eskuko pedalontzi batean igota, Euskal Herriko kostatik 150kms egiteko asmoa dute. Pedalontzia, tamalez, ez da Kantauri itsasoko uretan ibiltzeko sortua, eta hasi bezain pronto, zoramen bihurtuko da bidaia: ezbeharra, parranda, biharamuna, xamana, hileta eta abar. Hiru “marinel” hauen espedizioa dokumentatzen doan heinean, zuzendaria bidaia paralelo batean murgilduko da.

 

– UZTAILAK 4

BERLIN. 2018. Diaporamak. [15 minutu]

BUKAERAKO LANAK. 2018 . Foto-erreportaiak. [10 minutu]

berlin

Egileak:

Dani Astarloa Aierbe (Eibar)

Mikel Urionaguena Bueno (Eibar)

David Tijero Osorio (Bilbo)

Argazkigintza gustuko duten hiru lagun dira. Mikelek eta Danik gaztetatik elkar ezagutzen dute. Davidekin Bilbon, BlackKamera argazkigintza eskolan egin zuten topo. Hiruei gustatzen zaie Berlin eta bertan ibilitakoan ateratako argazki-bideoekin lan bana sortu dute. Horretaz gain, amaitu berri duten fotoerreportaia ikastaroko lanak aurkeztuko dizkigute.

ISLANDIA. 2015. Audiobisualak.

ISLANDIA 10:31

KRAFLA Y KRYSUVIK 2:19

JÖKULSÁRLÓN 2:59

WATERFALLS  3:12

islandia

Egilea:

Juan Antonio Palacios García (Eibar)

Argazkilaritza maisua dugun Juan Antonio Palacios eibartarrak 2015ean sortu zituen  ikusentzunezko hauetan Islandiako paisaia eta ingurumena hurbilduko dizkigu.

– UZTAILAK 5

ZUK. 2017. Dokumentala. [80 minutu]

Unax Blanco Azpiri (Eibar)

zuk

Zuzendaria: Unax Blanco
Ekoizlea: Asier García
Gidoia: Aitor Gametxo
Muntaia: Alex Argoitia
Argazkia: Gexan Mendizabal
Musika: Borja Rodriguez

SINOPSIA

2017. Krisi migratorio gisa izendatu duten hondamendiaren aurrean, hainbat boluntario-talde ekimen, egitasmo eta ekintza desberdinen baitan euren denbora ematen dabiltza, han-hemenka. CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak edo Salvamento Marítimo Humanitario euskal erakunde, elkarte edo plataformetako kideak eta, gehienbat, hauen lan eta esfortzua dira lau istorio paraleloz osatutako dokumental honetako protagonistak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »