Bihar zabalduko dute neguko beherapenen azoka, Factoringa

Bihar zabalduko dute neguko beherapenen azoka, Factoringa
2021/02/21 eta kitto!
Bihar, otsailaren 22an, Eibarko Aukera Azokaren edizio berria jarriko da martxan eta aste osoan zehar luzatuko da, datorren zapatura arte, hilaren 27ra arte. Aurtengo azoka merkataritza-establezimenduen barruan egingo da, egungo pandemia egoerak eragindako murrizketak direla eta, kalean pilaketak saihesteko.

Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak antolatuta, neguko aukera-azoka honetan 32 establezimenduk hartuko dute parte. Saltokietako ohiko merkataritza-ordutegietan funtzionatuko du, eta saltokiei errematetzat balioko die aurtengo merkealdi-kanpainan saltzeko. Gainera, mugakide diren udalerrietara mugitzea aprobetxatuko da beste herri batzuetako bezeroak bertaratzeko eta, horrela, salmentak handitzeko.

Parte hartzen duten 32 establezimenduek beren saltokien barruan beheratutako produktuak eskainiko dituzte astelehenetik aurrera:Askasibar, Bambi, Burbujas y Más, Cedry, Comercial Zabala, Corral, Designed by Nona, Dirdai, Eleven Moonth, Eskulan, Farmacook, Farmalur, Federópticos Igmar, Gratzina, Guby-Birjiñape, Guby-Zuloagatarren, Helmet House, Ikusi, Izane, Jauregui, Kopiña, Lahidalga, Leder, Los Chicos, Marais, No Comment, Oinberri, Oskarbi, Trikeba, Twins, Txukuna y Vieco.

32 establezimendu horiek Aukera Azoka honetako parte-hartzaile gisa identifikatuta egongo dira, erakusleihoetan jarritako kartelen bidez.