Birziklatzeko olioa biltzeko edukiontzia ipini dute Amañan, auzoko ikastetxekoek eskatuta

Birziklatzeko olioa biltzeko edukiontzia ipini dute Amañan, auzoko ikastetxekoek eskatuta
ETA KITTO 2019, Mar 14

Amaña herri ikastetxean hondakinen gaia landu dute ikasleek. Egitasmoan eskola guztiak hartu du parte, gaiari zikloka helduta eta, horren aitzakiarekin, arlo guztiak (euskera, matematikak, ingurumena…) landu dituzte. Ikastetxeko arduradunek azaldutakoaren arabera, familiarengan, auzoarengan… eragin nahi izan dute. Ikastetxean landu dituzten gaietako bat olioaren birziklapena izan dela aprobetxatuta, Debabarrena Mankomunitateari erabilitako olioa biltzeko edukiontzia auzoan ipintzeko eskatu diote eta, eskaerari erantzunez, gaur bertan joan dira kontenedorea ipintzera. Beraz, Amaña ikastetxeak egin duen lanari esker, auzoan bizi direnek esku-eskura izango dute olioa birziklatzeko aukera aurrerantzean.

olio kontenedore amaña02 olio kontenedore amaña01

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »