“Blue Monday”, urteko egunik tristeena

“Blue Monday”, urteko egunik tristeena
2021/01/18 eta kitto!
Gaur, hilaren 18an, Blue Monday edo astelehen urdina ospatzen da: urteko egunik tristeena da Cliff Arnal psikologoak sortutako formularen arabera.

Oinarri zientifikorik gabeko kalkulu bat da, 2005ean publizitate-kanpaina baterako asmatua izan zena, baina oraindik ere oso presente dagoena.

Urteko 3. astelehenean ospatzen da astelehen urdina. Honako faktore hauen araberakoa da psikologoak sortutako Blue Monday formula: klima (c), zorra (d), hileko soldata (d), Gabonetatik igarotako denbora (t), urte berriko asmoetan huts egiteak daraman denbora (q), motibazio falta (m) eta honen aurrean jarduteko premia larria (Na). Hala ere, hedabide eta zientzialari askok formula horren oinarri eza kritikatzen dute.

captura-de-pantalla-2021-01-15-a-las-12-16-04_10_670x355

Haatik, Blue Monday edo astelehen urdina urtez urte ospatzen den eguna da, bai sare sozialen bitartez, eta baita marka batzuek euren produktuen eta zerbitzuen kontsumoa bultzatzeko.