Bolunburu Oroigarriaren 68. edizioa hartuko du Olabe zelaiak domekan

Bolunburu Oroigarriaren 68. edizioa hartuko du Olabe zelaiak domekan
ETA KITTO 2017, Abe 01

Gipuzkoako Txapelketaren Kopako denboraldiko bigarren proba jokatuko da etzi Arraten, Klub Deportiboko atletismo batzordeak antolatuta. Azken urteotako programazio eta zirkuito berari eutsiko diete, guztira bederatzi kros lasterketa eginez. Senior mailako proba nagusienak 11:15ean (emakumezkoena) eta 11:40an (gizonezkoena) jokatuko dira. Lehenengo lasterketa 10:30ean hasiko da eta azkena 13:20an.
Horrez gain, kirol zaletuek izango dute asteburuan non gozatu gure herrian. Horrela, foballean Eibarrek Espanyol hartuko du domekan Ipuruan, 18:00etan, errugbian Avia Eibarrek Bera Bera izango du Unben bisitari bihar 16:00etan, saskibaloian Katu Kalek Take Coach izango du aurkari bihar 18:15ean Kiroldegian, eta eskubaloian emakumezkoen talde nagusiak Irauli-Bosteko gainditzen ahaleginduko da domekan 12:00etan. Astebururako kartelera osoa duzue ikusgai KIROL AGENDAN.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »