Astean zehar zenbait hitzaldi egon dira Eibarko bonbardaketen 85. urteurrena dela-eta, eta asteburuan ekintza gehiago egongo dira.
Lekim Animazioak taldeak klariona tailerra eskainiko du bihar Untzagan. Tranpantojo bat egingo dute, bonba batek Ego-Gain kaleko Labaderokua izenarekin ezagutzen zen babeslekuan jausi zen bonbak eragindako inpaktua irudikatzeko.
Jesus Gutierrez historialari eibartarrak, bestetik, Eibarrek jasandako erasoak ezagutzeko lehen ibilaldia eskainiko du bihar (gazteleraz), 10:00etatik 14.00etara, Ego-Gain kaletik hasita. Euskarazko ibilaldia maiatzaren 7an egingo da, toki eta ordu berean.
#gerra zibila#jesus gutierrez85 urteurrenabisita gidatuabonbardaketakklarionaklariona-tailerratranpantojoa
Gaiarekin zerikusia duten albisteak