Bonbardaketak gogoratzeko ekintzek jarraipena izango dute asteburuan

Bonbardaketak gogoratzeko ekintzek jarraipena izango dute asteburuan
2022/04/29 eta kitto!
Astean zehar zenbait hitzaldi egon dira Eibarko bonbardaketen 85. urteurrena dela-eta, eta asteburuan ekintza gehiago egongo dira.

Lekim Animazioak taldeak klariona tailerra eskainiko du bihar Untzagan. Tranpantojo bat egingo dute, bonba batek Ego-Gain kaleko Labaderokua izenarekin ezagutzen zen babeslekuan jausi zen bonbak eragindako inpaktua irudikatzeko.

Jesus Gutierrez historialari eibartarrak, bestetik, Eibarrek jasandako erasoak ezagutzeko lehen ibilaldia eskainiko du bihar (gazteleraz), 10:00etatik 14.00etara, Ego-Gain kaletik hasita. Euskarazko ibilaldia maiatzaren 7an egingo da, toki eta ordu berean.