Bost partiduko jaialdia hartuko du gaur Astelena frontoiak 18:00etatik hasita

Bost partiduko jaialdia hartuko du gaur Astelena frontoiak 18:00etatik hasita
2022/11/25 08:44
eta kitto!
Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketan bete-betean sartuta, Eibarko Klub Deportiboko infantil errendimendu mailako lau pilotariak final-zortzirenetara pasatu dira eta asteburu honetan hasiko den kanporaketa fasean sartuko dira. Horietako bik Astelenan jokatuko dute gaurko jaialdian: Aleix del Rey-k Astigarragako Isastiren aurka eta Liher Gil-ek Adunako Navarro aurkari duela. Aratz Amillategik eta Xuban Varonak kanpoan dituzte partiduak: lehenengoak Alegin gaur, Garaikoetxearen kontra, eta bigarrenak Zestoan bihar, Izagirre aurkari duela.

Astelenan jokatuko diren beste partiduetako bitan federatuen mailako Gipuzkoako eskuz banakako txapelketako kadete mailako lehen faseko bigarren jardunaldia izango da jokoan: Urkiaga eibartarrak Lazkaoko Aranbururi egingo dio aurre eta Azpilikuetak, bestalde, Alzua ataundarrari. Jubeniletan, bestalde, bere multzoko lidergoan dagoen Iraolagoitia eibartarrak Bergarako Lazpiur izango du aurrez-aurre.

Eibarko Klub Deportiboko beste bi pilotarik etxetik kanpo jokatuko dute asteburu honetan: bere multzoko lehen postuan dagoen Ibarra jubenilak bihar Zestoan bertako Lizarralderen aurka; eta Azkargorta seniorrak gaur bertan Zaldibian Mendizabalen kontra.
Astelenan gaur 18:00etan hasita osatutako karteldegia honela geratzen da:
. Liher Gil (Eibar) vs Navarro (Aduna), infantiletan
. Iraolagoitia (Eibar) vs Lazpiur (Bergara), jubeniletan
. Aleix del Rey (Eiibar) vs Isasti (Astigarraga), infantiletan
. Urkiaga (Eibar) vs Aranburu (Lazkao), kadeteetan
. Azpilikueta (Eibar) vs Alzua (Ataun), kadeteetan