Bultza Euskaltegiak! Bultza Euskara! 2020-2021 ikasturtean, KORRIKArik ez
2021/03/24
09:50
eta kitto!
22. KORRIKA 2022. urtera atzeratu dute antolatzaileek. “Erabaki latza, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta zirraragarriena ez dugulako orain izango, eta badakigulako euskararen aldeko bultzada ezin dela apaldu; gainera, KORRIKAk helburu ekonomiko zehatza dauka (AEKren euskaltegietako lana indartzea) eta atzeratzeak kalte egingo dio lan horri, zalantzarik ez” azpimarratu dute euskaltegiek.
Hala ere, igandean, martxoaren 28an, Eibarko AEK euskaltegiaren eskutik Txaltxa Zelaian ekitaldia egingo da, zeinetan denok elkarrekin abestuko duten. Entseguekin hasi nahi dutenentzat, abestiaren hitzak eta kantuaren audio eskuragarri daude interneten aek.eus/eu/bultza helbidea. Hilaren 28ko egitaraua 12:00etan hasiko da, grafitia eta bertsoekin; 12:05ean, AEKren mezua irakurri eta 12:15ean hasiko da jende guztia batera kantatzen. Amaitu eta jarraian, 12:25ean talde argazkia egin eta ekitaldia agurtuko da.