Cadizen bizi den Mikel Elorza eibartarraren berri dakarkigu Mireia Alonsok

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Cadizen bizi den Mikel Elorza eibartarraren berri dakarkigu Mireia Alonsok
ETA KITTO 2022, Api 08

Mireia Alonso sukaldariak orain dela hainbat hamarkada gure herria laga eta Cadizen bere bizitza egiten diharduen Mikel Elorzaren figura dakar Eibar Rebistako orrietara aldizkari honetako azken zenbakian. Elorzak La Marea jatetxearen ardura du Andaluziako hiriburu horretan eta, sukaldari gisa, ondo merezitako ospea hartu du dagoeneko bertako lurretan. Aipatutako kolaborazioan Mikelek Eibarren gaztetan bizi izandako hainbat pasadizo irakur daitezke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »