Castor Garatek “Lexicón del castellano eibarrés” liburua kaleratu du

Castor Garatek “Lexicón del castellano eibarrés” liburua kaleratu du
2019/02/11 17:51
eta kitto!
Castor Garate Eusko Jaurlaritzako kontseilari-ohiak bakarrik Eibarren eta inguruan erabiltzen diren "erderazko" 330 berba batu ditu orain kaleratutako liburu berrian. Egileak dioen moduan, "Eibarko euskerak bere berezitasunak dituen moduan, hemengo erdarak ere baditu bereak, hemengoak eta ez beste inongoan direla nabarmentzen dituztenak". Liburuan jasotako berba asko euskeratik zuzenean hartutakoak dira eta beste batzuk erdarazko berben erabilera partikularrak dira, "guztiak ere denborarekin gureak egin ditugunak". Liburua Yraolagoitia liburudendan dago salgai, 12 eurotan.