2020rako Coliseoaren Laguna txartela eskuratzeko epea zabalik dago

2020rako Coliseoaren Laguna txartela eskuratzeko epea zabalik dago
ETA KITTO 2020, Urt 21

Udalak antolatzen duen edozein ikuskizun edo kontzerturako zein Coliseo antzokiko zine komertzialaren sarreretan %30eko beherapena lortzeko aukera ematen duen Coliseoaren Laguna txartela eskainiko dute aurten ere. Txartelek urtebeteko iraunaldia dute, izendunak dira, pertsonalak eta besterenezinak. Titular bakoitzak sarrera bat eskura dezake ikuskizun bakoitzeko, eta txartela erakutsi behar du sarrerarekin batera barrura sartzean. Bestalde, deskontuak bateraezinak dira eta 5 euro edo gutxiago balio duten sarreretan ez da beherapenik izango. Txartela eskuratzeko eskaera egin edo informazio gehiago nahi izanez gero, Pegorara jo behar da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »