Danborradaren Kontzertua eskainiko dute domeka eguerdian Coliseoan

Danborradaren Kontzertua eskainiko dute domeka eguerdian Coliseoan
2020/01/17 eta kitto!
Astelehenean, urtarrilaren 20an ospatuko da San Sebastian eguna eta, horren harira, Danborradaren Kontzertua emango dute domekan Usartza Txistulari Taldekoek, Eibarko Danborradako ordezkariekin eta Molto Vivace metal boskotearekin batera. Gure herriko eta beste batzuetako danborradetako doinuek osatuko duten emanaldia 12:30ean hasiko da, Coliseo antzokian.