Danborradetako arropen behin-betiko bilketa eguaztenean, 17:00etatik 19:30era egingo dute

Danborradetako arropen behin-betiko bilketa eguaztenean, 17:00etatik 19:30era egingo dute
2018/07/09 eta kitto!
Helduen zein haurren danborradetan parte hartu zutenen arropa bilketa egiteko azken eguna eguaztena, uztailak 11a izango dela gogorarazi nahi dute Danborrada Batzordeak. Erabilitako arropak 17:00etatik 19:30era, Bittor Sarasketa kaleko entsegu lokaletan jasoko dituzte eta, parte hartu zuten guztiei danborradarako laga zitzaizkien jantziak mesedez egun horretan bueltatzeko eskatu dute.