[Argazki bilduma] Dantza eta jaia Euskeraren Eguna ospatzeko

[Argazki bilduma] Dantza eta jaia Euskeraren Eguna ospatzeko
2019/12/04 09:55
eta kitto!
Euskeraren Eguna jai giroan bizi izan zen atzo Eibarren, dantza ikuskizunak tarteko. Eibarko Euskalgintzak eta Eibarren Akebai plataformak antolatuta, herriko eskoletako ikasleek hiru dantza-emanaldi egin zituzten egunean zehar (11:00etan, 15:00etan eta 15:30ean), eta 17:15ean, KAXAkoen laguntzarekin, kalejira egin zen Untzagaraino. Plazan egin zen azken dantza eta, gero, herritarrek euskeraren sarea irudikatu zuten kolore ezberdinetako hari-matazekin. Euskeraren Egunari amaiera emateko, 19:00etan euskeraren ordenantza berrien aldeko udalbatzaren adierazpen publikoa egin zen udaletxeko pleno aretoan.

Hemen dituzue Euskeraren Egunak utzi zizkigun irudiak.