Haur Hezkuntzako ikasleen dantzarekin hasi dugu Euskeraren Eguna
2019/12/03
13:12
eta kitto!
Goizean ekin zaio Euskeraren Eguna ospatzeko egitarauari, Haur Hezkuntzako haurrek egin duten “Zapa-zapa-zapatalari” dantzarekin, BIDEO HONETAN IKUS DEZAKEZUEN MODUAN:
https://youtu.be/Kspme4HMRrw
Bazkalostean beste bi dantzaldi egingo dira: 15:00etan Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailakoek polka eskainiko dute eta 15:30ean, berriz, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleen txanda izango da, pitz dantzarekin. Arratsaldeko 17:15ean, berriz, anbulatorio paretik kalejira hasiko da, Untzagaraino, eta bidean “Euritan dantzan” eta “Inundik inora” kantuekin dantzatuko dute.
https://youtu.be/wLkBcFh4w2A
https://youtu.be/TqC6RbvniVc
Eta behin Untzagara ailegatuta, eibartarrok EUSKERAREN SAREA osatuko dugu. Horrekin batera, eta Eibarko Euskalgintzak eta Eibarren Akebaik antolatu duten egitaraua agurtzeko, 19:00etan euskeraren ordenantza berrien aldeko udalbatzaren adierazpen publikoa egingo da, udaletxeko pleno aretoan.