"Dantza" filmaren aurkezpena eta estreinaldia hartuko ditu Coliseo antzokiak eguaztenean

"Dantza" filmaren aurkezpena eta estreinaldia hartuko ditu Coliseo antzokiak eguaztenean
2018/12/17 eta kitto!
Telmo Esnal-ek zuzendu duen Dantza (2018) filma Eibarren aurkeztu eta estreinatuko da datorren eguaztenean, abenduaren 26an, 20:30ean Coliseo antzokian. Hori dela eta, zuzendaria bera eta pelikulako lantaldea Eibarren izango dira. Ekitaldian, Telmo Esnal zuzendariarekin batera, Juan Antonio Urbeltz koreografoa, Marian Fernandez produktorea eta pelikulan parte hartu duten Kezka dantza taldeko dantzariak egongo dira. Zuzendariaren eskutik filmaren aurkezpena egin ondoren, Eibarren estreinaldiko proiekzioa eskainiko da. Sarrerak 5’5 euro (4 euro, Coliseoren Laguna txartelarekin) balio du eta, behin estreinaldia egin eta gero, abenduaren 28an, 29an eta 30ean ikusteko aukera izango da, Coliseoko ohiko zine emanaldietan.

dantza 2