Datorrean astean hasi nahi du Osasun Sailak 80 urtetik gorakoei txertoa jartzen

Datorrean astean hasi nahi du Osasun Sailak 80 urtetik gorakoei txertoa jartzen
2021/02/16 14:57
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurreikusi du nahikoa dosi heltzen badira, datorren astean 80 urte baino gehiagoko pertsonei txertoa jartzen hasiko direla.

Gotzone Sagarduik iragarri du dagoeneko 100.000 dosi eman dituztela Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta aste honetan adinekoen egoitzetako eta Osakidetzako lehen lerroko txertaketarekin amaituko dutela, besteak beste.

Sagarduik esan du datorren astean 80 urte baino gehiagoko pertsonak txertatzen hasi nahi dutela, eta argitu du EAEn 150.000 bat pertsona daudela adin horretatik gora. Sailburuaren hitzetan, Osakidetza eurekin jarriko da harremanetan txertoa non eta nola hartu behar duten zehazteko.