Debabarrena eta Debagoienako odol-emaileak omendu zituzten zapatuan Eibarren

Debabarrena eta Debagoienako odol-emaileak omendu zituzten zapatuan Eibarren
2018/10/30 eta kitto!
Zapatu eguerdian Debabarrena eta Debagoienako odol-emaileei errekonozimendua egiteko ekitaldia egin zuten Gipuzkoako Odol Emaileen elkartekoek Eibarren, Unzaga Plaza hotelean. Urteroko moduan, 25, 40, 50 eta 75 aldiz odola eman dutenak omendu zituzten eta ekitaldian Antzuola, Bergara, Deba, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Oñati eta Soraluzeko odol-emaileak bildu ziren. Errekonozimendua jaso zutenak honako hauek dira: Jose F. Azpiazu (75 odol-emate); Pablo Abad, Aitor Azkue, Francisco J. Mora, Jose Andres Urkia, Ignacio Ruiz eta Igor Treviño (50 odol-emate); Amaia Elizondo, Eneida Garin, Yolanda Gomez, Ana Iriondo eta Aranzazu Juaristi (40 odol-emate); eta Amaia Agirre, Fatima Alberdi, Luis F. Aldazabal, Jorge Arregi, Nuria Bastida, Alex Bengoa, Laura Botas, Marilo Gomez, Arrate Hidalgo, Javier Lopez, Ainhoa Modrego, Conrado Paramio, Cipriano Vilchez, Olga Palacios eta Mª Carmen Zamakola (25 odol-emate). Omenduei intsigniak eta diplomak banatu eta jarraian, elkarrekin bazkaldu zuten.

odolemaileak20 odolemaileak31 odolemaileak44